XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. iharduera: Motibazioa

- Elkarrekin egoteak, adiskideak izateak eta Jesusen adiskideak izateko elkarri lagundu nahi diogula jakiteak ematen duen poza ospatu, Hark eginiko keinu batzuk gure artean eta inguruko pertsonen artean egiten saiatuz.

2. iharduera: Zeinuaren aurkezpena ogia

- Mahai gainean dagoenari begiratzeko esango die irakasleak eta ondoren elkarrizketa bultzatuko du:

- Noiz jaten dugu ogia?

Nork egiten du?

Zuetariko nork ikusi du egiten?

Ba al dago beste herrietan beste motatako ogirik?

- Ogirik ez bagenu...

- Ezer gehiago esaten al digu ogiak? (adiskidetasuna, elkarbanatzea, elikagaia...)

- Gehien elkarbanatzen dugun gauza da, zatitu eta banatu egiten baitugu (ogitartekoa, etab.).

- Ogi inguruan dauden gauzek zer ematen digute aditzera?

3. iharduera: Hitza

- Kontakizunen artetik sekuentzia bat edo bi hartuko ditu irakasleak.

Ogien ugalketa eta irainen barkamena, izan daitezke, esaterako.

4. iharduera: Adierazpena

a) Keinua:

Ogia zatitu, banatu.

Honekin zera esan nahi diogu elkarri: adiskideak garela, elkarri lagundu nahi diogula, adiskideagoak izan nahi dugula, gure gauzak elkarbanatzen eta elkarri barkatzen ikasi nahi dugula.

- Irakasleak ogia bi pusketetan zatitu eta bi haurrei pusketa bana emango die.

Keinuaren ondoren abestiaren leloa abestuko dute (liburuko 72. orrialdean).

Abestia: Zatoz adiskidea

Zatoz adiskidea
kantatzera elkarrekin
ogia zatitzera

Abestia

1. Guztiok dugu zer eskaini
zerbait emateko denei.
Maitasuna eskaintzen dugu.
Zoriona nahi dugu sortu.
2. Izan gaitezen mezulari,
bakea noiznahi iragarri,
entzun bedi egunsentitik
eguna ilundu arteraino.
3. Elkarbanatzen dugunean,
elkar barkatzen dugunean,
gure arten Jesus dago,
bera dugu gure lokarri.

Keinuak

Ahurrak zabalik besteengana zuzendurik.

Esku eskubian duen lagunaren bihotzean jarri.

Ezkerrean dagoenari besarkada eman.

Ogia zeukaten haurrek zatitu eta denen artean banatuko dute.

- Elkarbanatze-keinua egitera gonbidatuko ditu irakasleak: ogi pusketa elkarbanatuko dute haurrek abestiaren leloa kantatzen duten bitartean.